Bitarlan - Informatika eta web zerbitzuak

Sakelako telefonoetarako aplikazioak

Telefono mugikorrak komunikatzeko tresna hutsa baino ia ordenagailu eramangarri bihurtu dira. Are gehiago, egungo sakelako telefonoek (smartphoneak), internet konexioa, edukitzeaz gain, askoz aplikazio gehiago dituzte eta geolokalizazioa, orientazioa eta bestelako sentsore batzuk ere eskaintzen dituzte, sentsore hauek ordenagailu arrunt baten bitartez ezagutu ezin daitezkeen informazioak eta aukerak eskaintzen dituzte. Horretaz gain, telefono funtzionalitateekin ere bateragarriak izan daitezke telefonorako aplikazioak. Gainera, pertsona gehienek soinean eramaten dute une oro telefonoa eta beraz edozein momentutan erabilgarri dagoen tresna da.

Arrazoi horiengatik eta beste batzuengatik, oso interesgarria da arlo hau entitate baten ikuspuntu teknologikotik, telefono mugikorren arloa etengabe garatzen ari da eta etorkizunean aukera izugarriak emango ditu.

Horregatik, Bitarlanen telefono mugikorretarako aplikazioak garatzen ditugu, Android, iOS zein telefono beste plataforma batzuetarako.

  • Bizkaia Irratia-ren webgunea

    bizkaiairratia.com

    Proiektua: Bizkaiairratia.com. Bezeroa: Bizkaia Irratia. Web honek Bizkaia Irratia on-line entzutea ahalbidetzen du. Honez gainera, podcastak, albisteak, laguntzaileen blog ezberdinak, argazki galeriak, bideoak, zorion agurrak kudea daitezke, hori guztia kudeaketa panel erraz batetik. Webgune hau ere automatikoki sinkronizatuta dago sare sozial ezberdinekin.

    http://www.bizkaiairratia.com

    Gehiago

  • Herri Urrats 2011rako webgunea

    Herriurrats.com

    Proiektua: Herriurrats.com. Bezeroa: Sehaska - Herri Urrats (Bolondrezko proiektua). Herri urrats 2011ren webgunea garatu du Bitarlanek Di-Daren diseinuarekin.

    Gehiago

[Bai Euskarari] [Esle]
H: Madariaga auzoa 22B, 48498 Arakaldo (Bizkaia)  |  T: +34 946 450 034  |  E: bitarlan@bitarlan.net
Bitarlan 2026.